XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EZTABAIDARAKO GAIA: DERRIGORREZKO KONTROLA BAI ALA EZ

Hiesarekiko beldurrak bereizkeri moduak indartu ditu.

Estatu Batuetan, adibidez, hara joateko seropositibo direnei bisatu berezia eskatzen zaie.

Hiesarekiko beldurrak neurri ikaragarriak hartzera bultzatu ditu batzuk.

Saudi Arabian, ulema musulmanek Hiesa nahita zabaltzen dutenen aurka heriotza-zigorra ezarria dute.

Kuban, nahiz eta azkenaldian neurriak pixkabat bigundu, seropositiboak koarentenan eduki zituzten.

Gure artean, kutsatzen dutenak legeak zigortu egin behar lituzkeela maiz entzuten da.

Hiesarekiko beldurrak, derrigorrez kontrola egin beharra bai edo derrigorrez kontrola egin beharrik ez? galdera, eztabaidarako pil-pilean jarri du.

Orain arte, odola, organoak, esnea, zelulak... emateko beharrezkoa da, baina beste zenbait kasutan norberak nahi badu egiten da.

Batzuek, zenbait egoeratan (ezkonaurreko testetan, laneko medikuntzan, haurdunaldiko lehen asteetan...) derrigorrez kontrolatzearen aldekoak dira, baina Hiesaren Aurkako Elkarteak zokoratzeak egongo ote diren beldur dira.

Hau arazo etiko eta sozial sakona da, derrigorrezko detekzioen aldeko edo aurkako jarreren azpian alderdi ideologiko asko egoten direlako.

Ez da ahaztu behar historian zehar sexu bidez transmititutako gaixotasun edo gaixotasun kutsakorrak izan direnean erreakzio histerikoen eraginez gehiegikeriaz eskubide eta askatasunak galduarazi direla.

Lehen mundu Gerran zehar, adibidez, milaka emakume (emagaldu izan edo ez) barrura sartu zituzten sifilisa kontrolatzeko egindako saio ustelean.

Derrigorrezko detekzioa bai ala ez.

Ikasgelan bikoteka edo taldean antzeztuz taxuzko arrazoiak edo aurkako bestelakoak (emoziozkoak, beldurrezkoak...) aurkitzen saiatu.